Argitarapenak Esteka interesgarriak Harremanak
castellano ingles
Nortzuk gara Zuzendaritza batzordea Elkarkideak Sektoreko jarduerak Gizarte konpromisoa Argazkien galeria Home
   
 
     
 
Lehengaia

Kareharrizko agregakinak lehengai ez berriztagarria eta gaur egun aukeran dagoen bakarra da. Harrobietako sektorea Herrialdea modernizatzeko prozesuaren giltzarria da. Eraikuntzaren eragilea da, eta azken hori, hein berean, ekonomia eta bizitza-mailaren sustapenaren indize fidagarrienetariko bat.

   
Jarduera ASECABI elkarteak lehengaia ateratzen du hurrengo honetarako:

- Eraikuntza -  Azpiegituren herri lana
- Industria erabilerak
-  Harria (manposteria)
- Hormigoizko aurrefabrikatuak
-  Asfalto aglomeratuak
   
Produkzioa

ASECABI elkarteak urtean 10 milioi tona kareharrizko agregakinak egiten ditu. Gure enpresek Euskal Herriko produkzio guztiaren %50 ekartzen dute, eta 40 milioi euro baino gehiago fakturatzen dute. Azken urtean, interes sozialeko obra garrantzitsuak hornitu dira, besteak beste: Txorierriko korridore inauguratu berria, Bilboko Portua (300.000 tona kareharri inguru behar izan duen handitzearekin), Barakaldoko Erakusketa Azoka eta Bizkaiko Badia.

   
Bizkaia

Bizkaian 9,84 tona kontsumitzen dira urte eta biztanle bakoitzeko. Aurten, kopuru hori Estatuan kontsumitzen den batezbestekoaren azpitik dago (%10,60). ASECABI elkarteak, aldian-aldian, bilerak egiten ditu Eusko Jaurlaritzaren Industria Saileko ordezkariekin, Administrazioak sektorea berrantolatzeko, hornidurarik eza ego ez dadin eta lan handiak sortzen duten lehengaiko eskaera berma dadin.

   
Langileak

ASECABI elkarteak 400 langileei zuzenean lana ematen die, eta 1.200 langileei, berriz, zeharkako lana. Eragindako lanei dagokionez, beste sektoreko milaka langileei eragiten diete.

 
     
   
  Kale Nagusia, 50 – 5. Solairua · 48011 BILBO · Tfnoa: 94 400 28 00 · Faxa: 94 400 28 51 · E-mail:asecabi